XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oparigaien gainekoa

Eman, Jauna, guri eskaintza honen fruituak;
Ines birjina santuaren antzera,
bekatuaren zaharkeriatik garbi gaitezen
eta, jainkozko bizitzan aurrera eginez, berritu.
Jesu Kristo.

Jaunartze antifona Lk 10, 42

Birjina zentzudunak alderdirik onena aukeratu du, eta ez zaio kenduko.

Jaunartze ondorengoa

Zure Semearen gorputz-odolak hartzeak, Jauna,
betirako ez diren gauzetatik aldendu gaitzala;
Ines santuak bezala,
lur honetan zure maitasun zintzoan aurrera egin dezagun
eta zeruetan Zu ikusteaz beti poztu gaitezen.
Jesu Kristo.

Azaroak 24

ORDENAKO HILDAKO GUZTIEN OROIPENA

Ordena guztiak oroipena

San Frantziskok eta Santa Klarak biziki gomendatzen diete beren ondorengoei otoitz egin dezatela, frantziskotar karisma bizi izanik, dagoeneko hilda diren anai-arreba guztien alde.

Senide arteko otoitz elkartasun hau hildako gure ahaide eta ongileengana ere zabaltzen da.

Goratua zaitez, ene Jauna, gorputzeko gure arreba heriotzagatik. Zorionekoak zure nahi txit santuan aurki ditzanak, ez baitie gaitzik egingo heriotza bigarrenak.

Sarrera antifona 1 Ts 4, 14; 1 Kor 15, 22

Jesus hil eta piztu den bezala, Jesusengan hil direnak ere Jaungoikoak Harekin batean Bereganatuko ditu.

Adamengan guztiek heriotza duten bezala, Kristorengan bizia izango dute guztiek.